
busturialdea
2008-10-22
1936ko gerra krimenak ikertzeko prozesua
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 1936ko gerra krimenak ikertzeko prozesua abiatu du. Zer duzu esateko?
2008-11-20
Azkenean ikusi dogu zertan gelditu dan Garzonen gerra krimenak ikertzeko prozesua, ezertan ez! Beste behin agerian geratu da Garzonen nahia mediatikoa baino ez dela. Seriotasun apur bat mesedez.
Ainhoa | 2008-10-24
Garzonek egiten dabena arpei garbiketa baino ez da. Euskal Herrian 7000 pertsonak baino gehiago izan dira torturatuak Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta Ertzaintzaren kaserna ta komisariatan, eta hauetako hainbat eta hainbat Garzonen aginduz izan dira atxilotuak eta inkomunikatuak, eta bere aurrean salatu dabez pairatutako torturak eta sekula ez deu ezebez egin salaketa hauen aurrean. Are gehiago, inkomunikazio aginduak ematen jarraitu du. Ikerrek arrazoi guztia deko, koherentzia apur bat!
Iker | 2008-10-23
Berez neurri ona iruditzen zait, baina zertara dator Garzon orain, hainbat euskal herritar bere aurrera torturatuta iritsi direnean eta ikerketa abiatu beharrean kartzelara bidali dituenean? Koherentzia apur bat, mesedez, Garzon jauna. Eta protagonismo gutxiago! Gerra krimenak bai baina Estatuaren errepresioa ere ikertu beharrekoa da, are gehiago musturren aurrean ikusita.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi busturia@busturialdekohitza.info helbidera.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.