
Inauterietako afari herrikoian izena emateko epea ireki dute
Ereño Mozorrotuta joateko deia egin die Udalak herritarrei. Izena emateko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da.
A. zubizarreta
Urtero bezala, Ereñoko Udalak afari herrikoia antolatu du inauterietarako. Otsailaren 1ean izango da hori, eta gaur zabalduko dute izena emateko epea.
Izena eman gura duenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak udaletxera jo beharko du. Izena emateko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da
Mozorrotuta joateko deia
Afaria herriko tabernan izango da, eta inauteriak direnez, mozorrotuta joateko deia egin die Udalak herritarrei. Gainera, oraindik erabakita ez badute ere, mozorrotuta doazenek sari bat izango dutela edota afaria merkeago ordainduko dutela azaldu dute antolatzaileek. Hala ere, afarira mozorrotuta joatea derrigorrezkoa ez dela azpimarratu gura izan du Udalak.
Umeentzako ipuin kontalaria
Inauterien egitarauaren barruan bestelako ekitaldiak ere antolatu ditu Udalak. Otsailaren 9an, esaterako, ipuin kontalaria izango da. Horrek, gainera, aratusteen inguruko ipuin bat kontatuko die umeei: ``Mozorro festa´ izenekoa, hain zuzen ere. Herriko ume guztiei zuzendutako ekintza izango da.
############
Mozorrotuta doazenek sari bat izango dute; edo afaria merkeago ordainduko dute
############
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.