
Auto bat irauli da Ereñon, baina ez da zauriturik izan
ereño Atzo eguerdian auto bat irauli zen Ereñon, BI-2238 errepidean. Ertzaintzako prentsa zerbitzuak jakinarazi zuenez, autoa bere kabuz irauli zen eta ez zuen beste inor jo, baina barruan zihoan pertsonak ez zuen inolako zauririk izan istripuaren ondorioz. Hala ere, Gernika-Lumoko suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren gidaria auto barrutik ateratzen laguntzeko.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.