Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ereno
2008ko abuztuak 28, Eguena

;2008-07-04;EreÒoko eta Arratzuko ur-sarea hobetzeko lanak bukatu dituzte. Hirigintza Aldundiak EreÒon eraiki duen tratamendurako estazioak 820.000 euroko aurrekontua izan du.

Ereñoko eta Arratzuko ur-sarea hobetzeko lanak bukatu dituzte

Hirigintza Aldundiak Ereñon eraiki duen tratamendurako estazioak 820.000 euroko aurrekontua izan du.

M. KORTA

Ereñoko eta Arratzuko edateko ur-sarea hobetzeko egin beharreko lanak dagoeneko bukatutzat eman ditu Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak.

Foru Aldundiak bi miloi euroko aurrekontua zuen proiektua jarri zuen martxan Busturialdeko eta Lea Artibaiko ur-sareak berriztatzeko. Ereñon egindako lanak 820.000 euroko aurrekontua izan dutela argitu dute Ingurumen sailetik.

Estazio berria, Ereñon

Ereñoko kanalizazio lanak herriaren ur-sistema Gautegiz Arteagatik Gernika-Lumora doazen hodiekin lotu ditu. Horretarako, Aldundiak 820.000 euroko kostua izan duen ur tratamendurako estazio berria eraiki du.

Estazioak lau litro ur tratatzen ditu segunduko. Proiektuaren helburua herria hornitzen duen Bollar sarearen jasotzea ziurtatzea izan da.

Arratzun, berriz, isurien zentralizazio lanak egin dituzte Barrutia, Zabala-Belendiz, Uarka eta Monte auzoetan. Bizkaiko Foru Aldundiak herriko isuriak bideratzeko kolektore berria eraikitzeko proiektua jarriko du martxan, sakabanatuta dauden puntuak lotzeko helburuagaz.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.