Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Ereno
2008ko irailak 5, Barikua

;2008-07-10;Bizilagunek Biosfera Erreserban egindako argazkiak garaian ikusgai. EreÒo Argazki digitaleko ikasleek biosferaren erreserban egindako argazkiak bildu dituzte erakusketa batean.

Bizilagunek Biosfera Erreserban egindako argazkiak garaian ikusgai

Ereño Argazki digitaleko ikasleek biosferaren erreserban egindako argazkiak bildu dituzte erakusketa batean.

MIREN KORTA

Ereñoko Udalak argazki erakusketa prestatu du herriko garaian. Bertan, ikasturtean zehar argazkilaritza lantzen izan diren bizilagunen lanik onenak bildu dituzte. Erakusketaren leloak, `Ingurua, Natura eta Gizakia Biosferan´, lanen gaia zehazten du. Izan ere, zortzi paneletan banatuta dauden 65 argazkiek «eskualdeko errealitate sozio-kulturala, naturala eta paisajistikoa» irudikatzeko helburua daukate.

Arduradunen esanetan, oporraldi osoa hartuko duen ekimena «herriari kultur eskaintza berria» emateko asmoz antolatu dute. Erakusketa uztailaren 7an inauguratu zuten eta irailera arte izango da ikusgai. Astegunetan, Ereñoko garaia 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik eta asteburuetan, ordea, 11:00etatik 18:00etara. Eguerdietan ez dute ixten.

Hogei ikasle inguru

Argazkilaritza digitala lantzeko ikastaroek «interes handia pizten dute ereñotarren artean», antolatzaileek argitu dutenez. Azkena maiatzaren azken astean hasi zen, eta orain dela gutxi arte luzatu da. Bertan, argazkiei azken ukitu digitalak ematen irakatsi diete parte hartu duten bizilagunei. Guztira, hogei ikasle inguru aritu dira neguan antolatu zuten ikastaroaren jarraipenean.

############

Garaiko erakusketan argazkilaritza digitaleko ikasleek egindako 65 argazki daude ikusgai

############

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.